2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

AGURRA

Hainbeste urte lan egin ta gero
agur esateko eguna...
lana gustura egin dut baina
aldatzeko garaia da.
Agur umeak, agur guraso,
agur lankide maiteak,
zuekin asko gogoratuko
naiz egunero goizean,
paseatzean nabilenean
edo oheko goxoan

ESKEINTZA


Urte hauetan zuekin lanean
asko ikasi dut eta,
zuek emanako jakinduria
berriz zuengana doa.
Aukera berri batekin nator
harremana eskaintzera,
modu berrian gure artean
hitz egiteko bidea.
Kontsultan ez naiz egongo, bainan
sarea erabiltzea