2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

Hondarribian jaio nintzen San Maria Magdalenaren karrikan, Barrio Txinoan.Haur eskola La Cruzeko kolegioan egin nuen. 6 urterekin Biteri eskolera joan nintzen eta garai beran, Portutik Dendako kalera joan ginen bisitzera. Batxillerko ikasketak Saint Maur eskolan burutu nituen,eta Unibertsitatera jaon basin azken kurtsoa Irungo Institutoan egin nuen.
 Nerabe garaian urte batzuk gaixorik egon nintzen eta hainbat ospitaletan egon nintzne ingresatua.
Medikuntza Iruñean ikasi nuen eta Pediatriako ikasketak Donostian burutu nituen. 
Euskaldunberri nahiz. Famili giroan euskara gutxi egiten zen(aitaren familia Burgostik etorri zen errepublikaren garaian), eta eskolan eta kalean aukera gutxi zegoen nire haurtzaroan euskara ikasteko. Karreraren azken urteetan euskaltegian hasi nintzen, Iruñan eta bizi izan naizen herrietan saiatu naiz nire euskera trebatzen gaueskoletan, euskaltegietan edo ahal nuen bidetik. 
Arantzan, Lesakan, Oñatin eta Hondarribian lan egin dut mediku eta pediatra moduan. 
Urte asko lan egin ondoren umeekin eta gurasoekin ikasi dudana altxor bat moduan sentitzen dut. BLOG honekin ikasi dudan guztia berriro haien esku utzi nahiko nuke, denontzat aberasgarria izan dadin

PEDIATRIAKO kronikak ANTXETA irratian

https://www.antxetamedia.eus/radio/pediatria-kronika/