2016(e)ko uztailaren 11(a), astelehena

OSASUNA

 Hitz potolo honi buruz nire iritzia ematen saiatuko naiz.
Urte asko egin ditut OSASUN arloan lanean eta hala ere ez zait erreza egiten hitz horren azpian dagoena argitzea.
Munduko Osasun Erakundeak horrela definitu zuen 1946an: Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa da eta ez bakarrik gaixotasun eza.
Beraz ea ezinezko egoera bati buruz hitz egiten ari garela iruditzen zait, inoiz erabateko ongizatea hiru arloetan izatea ezinezkoa dela pentsatzen dudalako.

Baina hitz batzuk utzi nahiko nuke blog honetan, erreflexiorako:


-Ezagutzeko suerte izan dudan pertsonarik osoenetakoa  elbarri zen, diabetesa pairatzen zuen  eta hala ere bere bizitzeko grinak eta sormenak ondo bizitzeko aukera eman zioten. Nire iritziaz bizi osasuntsua izan zuen.

-Gaixotasun fisikorik gabe izan ditut lagunak bere bizitza aurrera ezin eramanik eta bere buruz beste egin dutenak.

Beraz, MOEreakin ados nago Osasuna ez dela bakarrik gaixotasun eza, gehiago esango nuke:  OSASUNA  ez datza arazo fisiko, mentala, eta sozialarik ez izateaz, haiei AURRE EGITEKO gaitasunean baizik

Jakinda, hilkorra garenez, ez dugula beti lortuko arazo horiek konpontzea, baina saiatzea eta bakarrik ezinezkoa bazaigu, laguntza eskatuz, ea beti dugu aukera irtenbide bat bilatzeko egoera bakoitzari. Ez magikoa, askotan desiratzen dugun moduan, prozesu baten barruan baizik
 Batzuetan gaixotasunetik sendatzeko aukera izango dugu, ume garaian askotan gertatzen den moduan. Beste batzuetan gure bizimodua aldatzea eskatuko digu egoera, gaixo kronikoak garenean. Botikek edo interbentzio kirurgikoek lagunduko digute baina  askotan bizi moduari lotuta daude pairatzen dugun gaitzak eta hori aldatzea ere komeniko zaigu arazoari aurre egiteko.

Beraz goazen denok, ditugun baliabideak erabiliz, edo berriak sortuz,bizitza osasuntsua lortzera eta ahalik eta gehien disfrutatzera. 

ONDO BIZI!