2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

UMEEN SUDUR GARBIKETA


Mukiak ez dira umearen edo gurasoen etsaiak.
Alderantziz!
Mukosak defenditzeko isurketa naturala dira.Mukosak azala baino ahulagoak dira eta mukiak mantentzen dute bustiak. Horrela kanpotik datozen partikulak edo narritatzaileak geldiarazten dute.
Baina kanpoko agresio indartsuei aurre egiteko, mukia aldatu egingo dira, baina kantitatean bai kalitatean.
Eta askotan buxadura sortzen dute eta sudurra itxi.
Egoera horrek hainbat molestia sortuko dio umeari.
Ume txikietan ezinbestekoa da sudurretik arnasa hartzea titia edo biberoitik normal xurgatzeko.
Ume koxkorretan mukiak belarriraino joan daitezke eta hor bi motako arazoak  sor dezakete.
  -Otitis serosoa
  -Otitis infekziosoa
Bestalde usaimena eta dastamena harreman handia dutenez sudurra itxiarekin ez diogu gustua hartzen janariei eta jateko gogoa gutxi izaten du gaixoa.

Nola lagundu?

Umeari ez badio trabarik egiten , ez egin ezer. Askotan guk egingo dioguna molestia gehiago sortuko dio duen muki pixka horrek baino.
Ikusten badugu arazoak sortzen ari diola, saiatu behar gara mukiak arintzen eta ahal badugu kentzen. Horretarako suero fisiologiko edo ur gazitua erabili dezakegu. Badaude gaur egun sprayak indar ezberdinekin, oso lagungarriak suertatzen direnak. Bestela xiringa batekin era saiatu gaitezke.
Umea oso txikia bada, albo batera etzanda botako diogu ura edo sprayez
Askotan ttanta bota eta gero umeak doministiku egingo du eta mukiak berez aterako dira. Hala ez bada xurgatzaile batekin saia gaitezke
Umea helduago denean,  animatuko dugu zintz egitera. Sudur zulo bat tapatu eta bestetik haizea botatzea ez da guri iruditzen zaigun bezain erreza.
Hiru urte bete ta gero, eta umeak zer eskatzen ari garen ulertzeko, kandela bat itzaltzen animatu dezakegu, kontu handiz erre ez dadin.

Badaude prebentzio mailan egin dezakegu gauzak.
- Hotz gehiegi ez pairatzea, ezta ere bero gehiegi. Haize lehorra eta kalefazioa ez dira mukosaren lagunak.
- Narritatzaileak ekidin: tabako kea, etxerako perfumeak, pinturak...
- Garbitu maiz sudurren kanpo aldea eta ongi hidratatu olio edo krema emanez, bereziki haizea edo hotzari aurre egin behar badiote.